XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskerrak hizlariak bildurik eta gertatua adierazi ondoren bakoitzak berea laburtzea lortu zutela, bestela larri behar genuen.

Dena dela, lan guziak oso osorik liburu batean argitaratzeko asmoa dugu.

A. Tovar Konparaketaz, Lexiko-estadistikaz eta tipologiaz mintzatu zen.

Entzuleengandik txalo beroak jaso zituen eta ondo merezi ere bai hitzaldi honegatik eta bai euskara hain zapaldua zen garai haietan bere alde aldarrikatu zenak ondo irabaziak zituelako.

Europan lehenago izango ziren hizkuntza zahar haietako baten aztarnak aurkitzen dira euskaran eta bere urrutiko senideak behar bada Europaren ekialdean edo haratago daude.

Tipologiaz non kokatzen den eta konparaketetarako gaur egun erabiltzen diren teknikak agerrerazi zituen.

Tovar-i ere, zenbait kazetarik, euskararen batasunezko galdea egin zioten.

Batua, hil edo bizikoa omen da, eta administraziorako behar beharrezkoa.

Zelako batua, euskaldunon kontua dela eta batez ere Euskaltzaindiaren lana.

Horrez gainera, euskalkieri ere begiratu beharra, bizirik iraun ditzaten.

Mukarovsky-k bere aurkezpenean, Afrikako ifarraldeko hizkuntzekin duen senidetasuna agerrerazteko frogak azaldu zituen, Oroz Arizkurenek euskara-ibero teoria zaharra zertan datzan, Kintanak Kartveliar izen batzuren kidetasunez, Braun-ek kaukasiar-euskara azterketak.

Beraz, konparaketazko aurkezpenak ugari ziren, baina inork hortaz fede guti.

Hoien ondoan, Brettschneider-en agerpena bestelakoa izan zen, hizkuntzen tipologia eta hizkuntza unibertsalak eta euskara horien artean konparatuz.

Hizkuntzalari aldetik, Gunter Brettschneider-ek teoriak praktikotasunera eramaten dakiela erakutsi zigun.

Honegatik zion euskara ez dela beste hizkuntza bat baizik, hizkuntza normal bat eta salbatzerik nahi badugu hizkuntza oso gaitza den mitoa baztertu behar dugu, bildurra eta errespetoa galduz.

Bestalde, euskara batua beharrezko ikusten du, baina euskalkiak ere ezin ditzakegu ahaztu.

Deia-ko kazetariari adierazi zionez: .

Terence H. Wilbur-en txostena: Euskal sintaxia, forma logikoa eta aditz laguntzailea gaiaren inguruan izan zen.

Wilbur-entzat harrigarria da euskararen egitura.